Zumarragako feriara irteera antolatu du Aiztondok

NÚÑEZ ALKIZA.

Datorren abenduaren 13an, asteazkenean, egingo den Zumarragako feriarako irteera antolatu du Aiztondo Mankomunitateak herriko jubilatuentzako. Autobusa goizeko 8:15ean aterako da Alkizatik. Goizean feria bisitatuko dute eta arratsaldean Azpeitira joango dira.

Bazkariko menua ondorengoa izango da: errusiar entsalada, urdaiazpikoa, frijituak, arrain-budina, txahal-koxkorra saltsan, tarta izozkiarekin, kafea, ardoa eta ura. Irteeraren prezioa 23 eurokoa izango da. Izena emateak jada irekiak daude Aiztondoko bulegoan, 943693930 telefono zenbakira deituz. Ordainketa egunean bertan egingo da autobusera igo aurretik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos