Zizurren eta Ortuellan txapelak lortu dituzte Lapkeko pilotariek

Garmendia, ezkerrean./
Garmendia, ezkerrean.

DV LAZKAO.

Pilota eskola lazkaotarreko gazteek hainbat partida lehiatu dituzte asteburu honetan ere; hauen artean Zizurreko txapelketako edo Elortegi memorialeko finalak, besteak beste. I. Garcia eta B. Zubizarreta pilotari infanlilek bi txapela lortu dituzte batetik Zizurren, Epleko Goikoetxea eta Añorgako Amianori 16-14 eta 16-5 gailendu ondoren, hurrenez hurren; eta bestetik, Ander Garmendia 22-17 nagusitu zen Ortuellako pilotalekuan, Cortazarrekin batera Larrazabal-Vega bikotearen aurka lehiatutako Elostegi Memorialeko jubenilen mailako azken partidan.

Bestalde, Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendiak osatutako bikoteak Soroa Memorialeko nagusien mailako finala ere lehiatu zuen Beotibarren, baina ezin izan zuten Labaka eta Arangurenen aurkako partida irabazi (14-22). Dena den, talde lazkaotarreko bikoteak euskadiko txapelketan izango du txapela eskuratzeko beste aukera bat, ohorezko mailan, igandean Zumarragan lehiatu zen finalaurrekoan Buruzgaineko ordezkariei 22-9 gailendu ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos