Zizurkilgo Liburuaren astea hasiko da bihar arratsaldean ipuin kontaketarekin
XVI. Teodoro Hernandorena Ipuin lehiaketako sari banaketa ostiralean egingo da
Zizurkilgo Udalak antolatutako Liburuaren astea bihar hasiko da. Dobera elkarteak antolatutako ipuin kontaketa bat izango da lehen ekitaldi hori, 'Mozoloaren bidea' izenburupean. 17:30ean hasiko da, Plazida Otaño liburutegian.
Abenduaren 20an, asteazkena, gabonetako ipuinak eskainiko ditu Ixabel Milletak, 17:30etan, Iriarte Kultur Etxean. Egun berean, Karmen Basterretxeak idatzitako Matrilinealismoa Euskal Herrian' liburua aurkeztuko dute liburutegian, 19:30ean.
Abenduaren 22an, ostirala, XVI. Teodoro Hernandorena Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dute liburutegian eta lehendabiziko booktrailer lehiaketako sariak ere banatuko dtuzte ekitaldi berean. 300 lan inguru aurkeztu dituzte ipuin lehiaketarako eta booktrailer lehiaketak ere arrakasta polita jaso du. 17:30etan hasiko da ekitaldia. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei eta ikastetxeei, lehiaketan erakutsi duten inplikazioagatik
Abenduaren 27an, asteazkena, Montesorirern botila sentsorialak egiten ikasteko tailerra egingo dute Plazida Otaño liburutegian. Helduei zuzendutako tailerra izango da, eta umeentzako eskulan tailerra izango da aldameneko aretoan.
Familia ekimena
Eta, abenduaren 28an, osteguna, amaituko da Liburuaren astea. Ipuinaren Unibertsoa familia ekimenaren baitan, ipuina eta bertsoa ba-tzen dituen saioa egingo dute, 17:00etan. San Millan, Otaño eta Pello Errotako umeek ipuinak bertsotan abestuko dituzte, eta bat-batekoan, Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Aritz Mujika eta Unai Mendizabal.
Lo + leído
Top 50
- 1
Condenado tras ser sorprendido en Albiztur con una planta de cannabis
- 2
Los lazkaotarras ya están en fiestas
- 3
Mikel Alzua eta Inar Barandiaran pilotari gazteak azpitxapeldun Elizondon
- 4
Sanson Proba, quinta cita de la III Goierri Kopa Trail
- 5
Jose Luis Elosegi medikua asteartean eta Porrotx ostegunean
- 1
Mata a su expareja y a la madre de ésta y se lanza al vacío tras dar fuego al piso en Vitoria
- 2
Muere el 'dj' Avicii con 28 años
- 3
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 4
Juanmi: «Imanol confía en todos los jugadores, no como Eusebio»
- 5
Lasala Plaza Hotel abre sus puertas en junio e inicia hoy la venta de habitaciones