Zizurkilgo Goiko jaiak 2017 larunbatean hasiko dira, hilaren 15a arte

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Amabirjinak, herriko festak, egun gutxi barrun hasiko dira. Larunbatean hain zuzen ere hasiko da antolatu duten egitaraua. Egun horretan, goizaldeko 06:30ean Oilasko biltzea baserriz baserri. Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoak izango dira brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jan-tzia emakumezkoentzat. 13:30 Jaiei hasierako suziria. Txapel Eguneko Txapelduna izan den Hernandorena Kultur Elkarteak piztuko Iriarte Etxeko balkoian. Ondoren, oilasko biltzaileen dan-tzaldia. 18:00 Zizurkilgo XIII. Trikitixa txapelketa. 21:00 Herri afaria plazan. Txartelak salgai ohiko tokietan. Azken eguna, osteguna da. Ondoren, Zesuma dan-tza taldea.

Igandean 11:00 Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten. 12:30 Herri-kirol erakustaldia. Hirunakako bi talde elkarren aurka: Alatzne Etxaburua, Unai eta Joseba Otaegi. Leire Astiasaran, Aitor Urteaga eta Jon Irazu. 18:00 Idi probak Plazaberrin. Ordu berean, haurrentzako jolasak begirale eskolakoen eskutik. Ondoren, sagardo dastaketa eta elkartasun pintxoak plazan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilariek alaituta. 23:00 Bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Sustrai Kolina. Gai-jartzailea, Igotz Alkorta. Ondoren eta goizaldera arte, Obaneuke taldea. Hilaren 14an, Umeen eguna izango da: 11:45 Kroserako izen-ematea. 12:00 Krosa. 12:30 buruhandiak. Ondoren, jolasak. 14:00 Bazkaria herriko umeentzat. 15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak. 16:00 XXVIII. Mus Txapelketa zentroan. Izen ematea: 15 euro bikoteko da. 18:00 Dantzaldi gidatua frontoi irekian, Ttipika taldearekin. 22:30 Zimiterioko XV. Pilota txapelketa finalak. 'Malli memoriala' Gauerdian, Gozategi. Ondoren, Dj Bull.

Ama Birjina eguna

Asteartean, Ama Birjin egunean, goizeko 11:30ean, Arraza libreko III. Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaian. 12:00 Meza Nagusia. 18:00etan Herritarren arteko herri kirolak Lartingo zelaian. Ondoren, Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa herriko kaleetan. Plazan, presoen eskubideen aldeko ardo dastaketa. 19:00etan Kataluniako Falcons de Vilafranca, casteller taldearen saioa. Mozorro gaua, gai librea (2 sari): taldekako saria, 10 lagunentzako afaria; bakarkako saria, 2 lagunentzako afaria. 21:00etan, Oilasko afaria. Ondoren, gau-pasa Trakets taldearekin.

Fotos

Vídeos