Zizurkilgo EH Bilduk babesa adierazi nahi dio abian jarri den sinadura bilketari

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Zizurkilgo EH Bildurentzat, saihesbidearen proiektua da Zizurkilek epe motzean duen lehentasun nagusienetakoa, eta Zizurkilekin Gipuzkoako Aldundiak duen zor historikoa. Ez da gai berria, 80ko hamarkadatik datorrena baizik, eta hamarkadaz hamarkada atzeratu dena. 2010ean agindu eta ondorengo krisiak atzeratu zuena berrekiteko herritar taldeak egin duen eskaera gure egiten dugu. Gogoan izan Zizurkilgo Udalbatzak 2017ko abenduaren 11 EH Bilduk proposatutako mozioa onartu zuela PSEren babesarekin. Oraindik Gipuzkoako Aldundiaren aldetik erantzunik jaso ez duen mozioa, bide batez.

Bertan saihesbidearen beharraren inguruko hainbat datu eman ostean, Zizurkilgo Udalbatzak Gipuzkoako Aldundiari eskatu zion «legealdi honetan proiektua berrekitea, Zizurkilek trafiko aldetik bizi duen egoera gordina aintzat hartuta. Eta gauzapena ez bada ere, bederen, epe zehatzekin bide orri bat marraztea legealdia amaitzerako. Bide horretan, Zizurkilgo Udalaren elkarlana eskaintzen zaio Aldundiari izan litezkeen zalantza eta xehetasunak adosteko».

Gaur Baserritarren eguna

San Isidro eguna aurten asteartez egokitu da, eta urtero moduan, baserritarrek egitarau oparoa antolatu dute Udalaren laguntzarekin. Intxaur frontoia izango da festagune nagusia, egitarau honekin: Eguerdiko 12:00etan binakako pilota partida: Zubiria-Telletxea vs Labaka-Aizpuru. Arratsaldeko 13:00ean binakako aizkol lehia: Urteaga-Joseba Otaegi vs Jon Irazu-Unai Otaegi. Bertsolari eta trikitilariak ere izango dira eguerdi parte alaitzen. Ondoren Plazatxeberri jatetxean elkartuko dira bazkaltzera eta bertan ere izango dute bertsolari eta trikitilarien kantu eta doinuen laguntza. Egun berezia beste urte batez baserritarrentzat, San Isidro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos