Zirku ikastaroak izango dira Gabonetan Asvinenean

Hiru eguneko ikastaroak izango dira, hilaren 26tik 28ra

NÚÑEZ ADUNA.

Gabon egunetarako zirku munduaren inguruko ikastaroak antolatu dira Asvinenean. Hiru egunetako ikastaroak izango dira, gorputza eta zirku disziplina ezberdinen lanketarekin.

Abenduaren 26tik 28ra, familientzako zirku ikastaroa emango da 10:30etik 12:00etara. Familiei zuzendutako tailerra izango da, gutxienez heldu batekin.

Segidan helduentzako zirku tekniken hastapen ikastaroa emango da, 12:00etatik 13:30era. Urtarrilean, berriz, 2tik 4ra, haurrentzako eta gaztetxoentzako zirku ikastaro trinkoa emango da.

Izena emateko edota informazio gehiagorako 606226486 (Garazi) eta 606084987 (Koldo) telefonoetara deitu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos