'Zinema Kalean' egitasmoaren lehen saioan bi pelikula ikusteko aukera izango da

DV LAZKAO.

Gaur bertan egingo da Lazkaon 'Zinema Kalean' egitasmoaren lehen saioa. Bi film ikusteko aukera egongo da, bat haurrei zuzendua eta bestea helduei.

Haurren kasuan 'Tom Txiki' izango da oraingoan aukeratutako pelikula eta helduei zuzendutakoa 'Que Dios nos perdone'. Bi emanaldiak Lazkao Txiki plazan izango dira, 19:30ean lehena eta 22:00etan bigarrena.

Erreka garbiketa

Lazkaoko Gazte Asanbladak erreka garbiketa antolatu du, urtero moduan. Bihar izango da, larunabata, goizeko 10:00etan hasita, eta gazteak ez ezik lazkaotar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos