'Zinegoak' jaialdiko lan onenak ikusteko aukera Zizurkilen

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

'Zinegoak', Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, amaitu berri den honetan, jaialdira aurkeztutako lan onenen sorta ikusteko aukera izango da gaur Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean, iluntzeko 19:00etan.

Bertan ikusi ahal izango da, besteak beste, aurtengo jaialdian Film Labur Onenaren Publikoaren Saria jaso duen lana: Marianne Farley zuzendariaren Marguerite.

Horrez gain, lan horrek beste sari hau ere jaso du: Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia. Film labur horretatik aparte, beste bost lan ere ikusi ahal izango dira, jatorrizko bertsioan, azpitituluak euskaraz zein gaztelaniaz direla.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos