XVI. Zimiterioko Pilota Txapelketan izena emateko aukera hilaren 13ra arte

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Zizurkilgo Ziotza Kirol Elkarteak hamaseigarren urtez Zimiterioko binakako esku pilota txapelketa antolatu du, 'Malli memoriala'. Zizurkilgo elizari atxikita dagoen frontoi berezi horri bizia emateko sortu zen txapelketa herrikoi hau eta erabat errotutako txapelketa da jada. 2015az geroztik Angel Usabiaga, 'Malli' zena gogoratzen dugu txapelketaren bidez. Iritsi da aurtengorako izena emateko garaia ere.

Hilaren 13ra arte egongo da zabalik horretarako aukera. Bete beharreko baldintza bakarra esku pilotan aritzeko gogoa izatea da. Izen emateak, bikote bakoitzeko 10 euroko balioa du, baina sariak ere ez dira nolanahikoak izango. Irabazleak, txapela, kopa 100 euro eta afaria bereganatuko ditu. Azpitxapeldunak, kopa, 50 euro eta afaria. Hirugarren eta laugarren geratzen diren bikoteek, afari bana irabaziko dute.

Lehenengo bikote zizurkildarrak berriz, 30 euro eskuratuko ditu. Izena emateko telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 671-699-400 edo 695.752.962. Finalak eta hirugarren eta laugarren postuko partidak jaietan jokatuko dira, abuztuaren 16an.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos