Zur eta Lur Zegaman ekimenaren hirugarren edizioa antolatu da

Eñaut Elorrieta.
Eñaut Elorrieta. / LUSA

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak antolatzen dute udazkenerako

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak Zur eta Lur Zegaman ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute udazkenerako. Aurtengo edizioak ere kultur jardueraz osatutako egitaraua dakar Anduetza Parketxearen eta Zegama herriaren ezaguera sustatzeko helburuarekin.

Aurreko urteetan Zegamako Udalaren eta Anduetza Parketxearen artean sortutako elkarlanak arrakasta handia izan zuen, bai zegamarren artean eta baita beste leku ugariko herritarren artean ere. Honenbestez, aurten ere, egitarau aberatsa prestatzeari ekin diote Anduetza Parketxean:

Hasteko 'Zegamako bide zaharren barrena' ibilaldia antolatu dute. Irailaren 17an, igandea, izango da 10:00etan hasita. «Ibilaldiak Aizkorriko magalean dagoen Arrieta auzoa zeharkatuko du aldenik alde, bertan dauden bide zaharretatik barrena. Herriko kultur ondarearen eta historiaren zati bat ezagutzeko aukera emango digu: leku-izenak, iturriak, saletxeak, karobiak, oinetxeak, estradak eta abar. Merezi du gure bazterrak hobeto ezagu-tzeak», diote antolatzaileek.

'Gutik zura' dokumentala ikusteko aukera izango da urriaren 19an

Jose Luis Ugarte, Zegamako Udalak argitaratutako mapa toponimikoaren egilea izango da ibilaldian zehar gidaria.

Ibilaldi gidatua gune esangura-tsu hauetatik pasatuko da: Andue-tza-Murgizelai-Estradea-Dirintibarrena-Jarleku-Txintxonea-Berutzasagasti-Etxeberri-Gorosporta-Ospitalaundi-Irartzagaraeta-Basaegi-Ormazabal-Anduetza. Zailtasun gutxiko ibilaldia izanik, 3h 30minutuko iraupena izango du, beti ere, azalpenak eta hamaiketakoa barne. Ibilaldian parte hartzea dohainik da.

Dokumentala eta musika

Urriaren 19an, 19:00etan hasita, 'Gutik zura' dokumentala ikusteko aukera izango da. Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. «Dokumental honetan antzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz», azaltzen dute. «Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz».

Dokumentala ikusi eta gero, solasaldia egongo da Mª Jose Barriola Baraibarrekin, dokumentalaren zuzendariarekin hain zuzen ere. Emanaldirako sarrera libre izango da.

Azkenik musikaren ordua iritsiko da. Eñaut Elorrieta bizkaitarrak emanaldia eskainiko du azaroaren 10ean, 19:30ean hasita.

Azken bi hamarkadetan Ken Zazpi taldea gidatu ondoren, abeslari eta kantu egilea bizkaitarrak bere lehen bakarkako lana argitaratu zuen duela 3 urte, 'Deserriko Kantak' izenekoa. Egun, emanaldiak eskain-tzen eta sorkuntza lanetan murgildurik dago bete-betean. Bide oparo honetan sortutako kantuen bitartez, bere musika ibilbidera eta mundu ikuskerara gerturatuko gaitu bere ahots eta gitarrarekin. Prezioa: 8 euros (aldez aurretik Anduetza Parketxean) eta 10 euro egunean.

Temas

Zegama

Fotos

Vídeos