'Zegama izenaren jatorri, esanahi eta garrantziaz' hitzaldia

E. ALBIZU ZEGAMA.

Hitzaldia emango du bihar Luis Mari Zalduak 'Zegama izenaren jatorri, esanahi eta garran-tziaz', 19:00etan, Anduetza parketxean, Zegamako Udalak antolatuta. Luis Mari Zaldua euskal filologian doktorea da eta hainbat urte daramatza euskal toponimia aztertzen. Horren lekuko, 1997an Zegamako mapa argitaratu zuen Luis del Barrio eta Joxe Jabier Furundarenarekin batera.

Zegamaren aurreneko aipamenak Erdi Arokoak dira (14. gizaldikoak), baina izena asko ere zaharragoa da, duela bi mila bat urtekoa hain zuzen. Izan ere, Zegama Gipuzkoako toki-izen zaharrenetariko bat da.

Euskaldunek denbora luzez erabiliagatik, etorkiz, Zegama toponimoa ez da euskalduna, latinaren aurreko jatorri indoeuroparra duen izena baizik. Gipuzkoan badira -ama atzizkia duten leku-izen gehiago, Arama, ArakaFutbol taldea lider jarri dama edo Beizama konparazio batera, eta izen horiek guztiak hainbat ikertzaileren argitalpenetan aipatzen dira, Mitxelenarengandik hasita.

Zegamaren saileko toponimoek Gipuzkoako hegoaldean hizkun-tzaren arloan eragin indoeuropar nahiko luzea egon zela iradokitzen dute, baina, gaurdaino iraun duten lekukotzak euskararen arauen arabera aldatu direnez gero, era berean, azaltzen diren tokian (sortu edo bertaratu zituzten garaian) euskaldunak bazeudela erakuste dute.

Fotos

Vídeos