Zabalik da euskara ikastaroengatik diru-laguntzak eskatzeko aukera

I.A. ZIZURKIL.

2016-2017 ikasturtean euskara-ikastaroren bat egin duten zizurkildarrek diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute, Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan. Ikastaroaren matrikula-kostuaren % 75eko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute, 400 euroko gehieneko mugarekin. Ikastaroa egiteaz gain, mintzalaguna proiektuan parte hartu duten kideek % 85eko laguntza eskuratu ahal izango dute. Egonaldiko gastuak ez dira diruz lagunduko, ikastaroak soilik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos