XXXIV. Euskal Herriko artzain gazta txapelketa larunbatean egingo da Pilarrenea parkean

Txapelketa antolatzeko herritarren laguntza eskatzen dute antolatzaileek

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

XXXIV. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa Idiazabalen ospatuko da larunbatean Pilarreneako parkean, nahiz eta ekitaldiak bihar hasiko diren. Gastronomia arloko adituek aukeratutako gazta berezien dastaketa antolatu dute. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da ekitaldia hau Idiazabalgo udaletxeko ekitaldi aretoan.

Larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera egingo dira ekitaldi guztiak.Hasteko artzain gazta produktuen salmenta postuak irekiko dira. Hortik aurrera, gazta dastaketa, haurrentzako tailerrak, 12:00etan artaldeak herria zeharkatuko du eta sari banaketa herrialdeetako 40 gazta onenen artean.

Euskal Herriko gazta txapelketa ospatzeko, aurtengo antolaketarako eta prestakuntzak egiteko, «herritarren laguntza eskertuko genuke», diote antolakuntzatik. Postuak bihar montatu behar dira, goizeko 9:00etan da hitzordua, Pilarrenean, eta dena desmontatu ahal izateko ere laguntza behar da. Hau hilaren 30ean, astelehenean, egingo da, 9:00etatik aurrera.

Kantu poteo

Gaur kantu poteoko taldea irtengo da Xumetik, arratsaldeko 19:00etan. Tabernaz taberna joango dira abesten. Batzoki, Guzta, Odeieta eta Pilarrenekon arituko dira.

Ohiko Bilkura

Gaur Ohiko Bilkurako deialdia egin du Udalak, arratsaldeko 18:30etik aurrera pleno aretoan.

Egunerako lan zerrenda honako hau izango da: 1-2017/09/28 ko ohiko bilearen agiria onartzea. 2-2018. urteko Zerga eta Prezio Publikoa Ordenantza hasieraz onartzea. 3-Irailaren 25eko 381/2017 Alkate-tza Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari errekeritzekoa, berrestea. 4- Dekretruen berri ematea. 5-Azkenik, galderak eta erreguak.

Fotos

Vídeos