XXXIII. Eguberriko jaialdia ostiralean ospatuko da Zegamako San Martin parrokian

Orkatz abesbatza. /  E.A.
Orkatz abesbatza. / E.A.

E. ALBIZU ZEGAMA.

Gabon usaina nabaria da gure inguruan. Urteari agur egin behar diogun honetan aurten ere Zegaman ohikoa eta oso gustokoa bihurtu den zita baten aurrean aurkitzen gara, XXXIII. Eguberri Jaialdia ate joka datorkigu.

Aurtengo honetan hilaren 22an, ostirala, ospatuko da arratsaldeko 20:00etan hasita Zegamako San Martin parrokian, Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek parte hartuko dutelarik, Osane Leizaren zuzendaritzapean. Bertan, gabon kantuen doinuez gozatzeko aukera eskainiko dute bi abesbatzek.

Partaide ohiak

Aurtengoan, Orkatz Txiki eta Orkatz abesbatzako partaide ohi izan direnei deialdia egin zaie; beraien kantuarekin kontatu nahi du Orkatz abesbatzak eta horregatik, jaialdiko azken bi abestiak elkarrekin abesteko gonbidapena luzatu die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos