XXVI. Ibilaldi neurtua egingo da maiatzaren 6an Berastegin

LABAIEN BERASTEGI.

Berastegiko Basurde Elkarteak antolatuta, XXVI. Mendi Ibilaldia burutuko da maiatzaren 6an. Urteak joan ahala, indarra hartzen joan den proba da hau, izan ere, ibilaldia burutzearekin batera, mendiaz gozatzeko moduko proba da iñoiz parte hartu duen edonoren iritziz. Herrigunetik (406 m.) abiatuko da proba, eta Larte (810 m.) izango da igaro beharreko lehen puntua, handik zehar zehar Boketetik barrena Uli eta Ulizarrera iritsiko dira (868 m.), hortik plazaolarainokoa (465m), beherrantz egiteko bidea izango da. Puntu honetan, Ipuliñoko igoerari ekingo diote, ia 1.000 metroko altuerara iristeko. Hemendik, San Lorenzorantz egingo dute ibiltariek aurrez Gorosmenditik igaroaz eta azken txanpa, Mugatik barrena berriro herrira, abiapunturainokoa izango da. Izen ematea egun berean egingo da abiapuntuan.

Igandean herria ezagutuaz

Bihar igandea, Aldin Elkarteak antolatuta, adin guztietako mendizaleei zuzendutako ibilaldia izango da. 3 ordu ingurun egin daiteken ibilbidea da eta herria ezagutzeko balio dezakeena da bide batez. Udaberria bete betean dagoen honetan, herriari bira polit bat ematea da ibilaldiaren helburua, leku izenak, txokoak, errekak eta abar bertatik bertara ezagutuaz. Abiapuntua, plazatik goizeko 9:00etan egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos