XXIV. Oinalde bola txapelketa

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Aurreko larunbat arratsaldean, urriak 7, XXIV. Osinalde bola txapelketa jokatu zen Gabirian.

Txapeldunak

Bertan 50 jaurtitzailek parte hartu zuten, garaile Josu Lazkano izan zelarik 37 birlekin. Nesketan Aitziber Makazagak irabazi zuen 34rekin; beste hainbeste punturekin gelditu zen txapelketan lehen herritarra, nahiz eta kasu honetan enpate hirukoitza egon hiru Iñakiren artean: Oiarbide, Etxezarreta eta Maiz.

Gaztetxoen artean ere berdinketa 32 birlekin, oraingoan Patxi Ormazabal eta Naiara Peñagarikanoren artean. Hala eta guztiz ere inor ez zen sari gabe gelditu, gainera hauek banatu ostean saskiak, Deba eta Iñaki Camposen harategiko odolkiak eta Altzibar lora dendako landareak zozketatu ziren. Amaitzeko guzti-guztientzat luntxa egon zen Ostatun.

Fotos

Vídeos