XVIII. Gerriko Ikerlan Beka

DV LAZKAO.

Gerriko kultur elkarteak, Mazipidek eta Lazkaoko Udalak deituriko Gerriko Ikerlan Bekaren hemezortzigarren deialdirako lanak aurkezteko epea datorren ostiralean, urtarrilak 19, amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Proiektuak dira orain aurkeztu beharrekoak, ez ikerkan amaituak, beste edizioetan bezala Goierriri dagokion edozein zientzi alorretakoak. Ostiralerako hamabost bat orrialdeko txostena entregatu behar da, ikerketa esparrua eta ikerlanerako plana zehaztuko dituena, eta kartazal itxi batean ikertzailearen edo ikertzaileen datuak.

Beka 7.000 eurokoa izango da eta martxoaren 16an jakingo da irabazlearen izena. Egun horretatik aurrera, imertzaileak urte beteko epea izango du ikerlana erabat amaitzeko. Edozein argibidetarako 943160282 telefono zenbakira deitu daiteke, edo gerrikokultura@gmail.com helbidera mezu bat bidali.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos