Xexili eguna ospatuko dute gaur arratsaldean Loatzoko musikariek

NÚÑEZ IRURA.

Xexili deunaren eguna da gaurkoa, musikarien zaindaria, eta Loatzo Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek kalejirarekin ospatuko dute ohikoa den bezala. 18:00etatik aurrera herrian zehar ibiliko dira eta amaieran guztientzako merienda egongo da.

Tailerra

LH1etik LH4rako haurrentzat eta haien gurasoentzat 'Ispiluari begira' tailerra antolatu da Iruran hilaren 28an Herri Eskolan. Arratsaldeko 17:30ean egingo da haurren saioa eta 18:30ean gurasoei aurkezpena eta hausnarketa. Izen ematea hilaren 27ra arte, udaletxeko harreran edo euskara@irura.eus helbide elektronikoan (aipatu haurraren izen-abizenak, telfono zenbakia eta gurasoek parte hartuko duten ala ez). Tailerra euskaraz izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos