Xanti Etxezarretak bere artaldea herrira ekarriko du bihar Urbiatik

Kuttun Elkarteak ongi etorria egingo dio Etxezarretaren artaldeari. /  B.O.
Kuttun Elkarteak ongi etorria egingo dio Etxezarretaren artaldeari. / B.O.

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Bihar, Xanti Etxezarretak, artzaia, bere familiarekin batera artaldea Olaberrira ekarriko du Urbiatik. Kuttun Elkarteak ongi etorria egitea pentsatu du eta horretarako beraiekin azken tramoa egingo du. 11:00ak aldera Idiazabalen egongo dira eta beraiekin partaideak Olaberrira, Ojarbitik, igoko dira.

Idiazabalera joateko irteera 9:30ean izango da, plazatik. Ibilbidea luzeegia iruditzen bada aukera dago bidean zehar itxarotea eta elkartu gelditzen den tramoa egiteko.

Fotos

Vídeos