Xabier Mendiaraz kiropraktikoak hitzaldia eskainiko du asteartean kultur etxean

GOIKOETXEA ALEGIA.

'Osasuna barnetik dator' izenburupean, osasunaren bost oinarriei buruzko hitzaldia eskainiko du Xabier Mendiaraz kiropraktikoak datorren astearte arratsaldean Alegiako kultur etxean. Hitzaldia herritar guztiei zuzendua dago, eta bertaratzen direnek, besteak beste, euren osasuna nola hobetu dezaketen ikasiko dute eta kiropraktikaren onurak ezagutuko dituzte, baita nori zuzendua dagoen ere. Ergonomia aholkuak emango dizkie Mendiarazek eta estres mota ezberdinen inguruko informazioa ere jasoko dute. Fisioterapian diplomatua eta Kiropraktikan lizentziatua da Xabier Mendiaraz.

Hitzaldia datorren asteartean izango da, hilak 16 dituela, arratsaldeko 18:00etan Inaxio Begiristain kultur etxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos