Xabier Garmendiak irabazi zuen usakume txapelketa

Xabier Garmendia irabazlea sariekin. / A.E.

Pasa den igandean jokatu zen txapelketan Xabier Aranburu izan zen bigarrena. Emakumeetan Olaia Hernandezek irabazi zuen

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Xabier Garmendia lazkaotarrak irabazi zuen igandean jokatu zen Txoritegi elkarteak antolatzen duen usakume lehiaketaren 35. ekitaldia. Bigarren Xabier Aranburu sailkatu zen eta hirugarren Ander Garmendia.

Emakumeetan Olaia Hernandez izan zen garailea, gazte mailan Jon Irastortza eta adinekoetan Manuel Azkue. Azken hau, hiru usoak zinta barruan bota eta azken kanporaketara sailkatu zen, txapelketa bikaina eginda.

Lehen herritarra Oier Berasategi izan zen eta Joxe Migel AldanondoTxoritegi elkartekoa. Guztira 190 ehiztarik parte hartu zuten eta 7 izan ziren hiru uso muga barruan bota zituztenak.

Fotos

Vídeos