'Velma y Cris' antzezlana ikusgai ostiralean kultur etxean

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira 'Velma y Cris' antzezlana ikusi ahal izango dute amezketarrek hilaren 9an, ostiralarekin, herriko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan. Maite Redinek eta Adriana Olmedok zuzendutako obra da, 60 minutuko iraupena du eta ikusleek Ainhoa Ruiz eta Laura Villanueva ikusiko dituzte taula-gainean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos