Borrar

Usarrabi kiroldegiko 2017-2018 ikasturteko eskaintzak prest

I.A.

ASTEASU.

Martes, 5 de septiembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kirol jarduerak egiteko eskaintza zabala prestatu dute 2017-2018 ikasturterako Usarrabi kiroldegian. Sasoi, gogo eta adin mota guztientzako moduko ikastaroak prestatu dituzte kiroldegiko kudeatzaileek. Horrez gain, abonu-sistema berritu dute, eta beste hainbat zerbitzu ere ematen segitzen dute: hainbat instalazio erreserbatzea (frontoia, gimnasioa eta ping-pong mahaiak), edota podologia eta masaje zerbitzua. Eskaintza: Sasoian: Aktiba ezazu zure gorputza eta jar zaitez sasoi onean jarduera hauen bitartez (3. adinekoei zuzendutakoa). Gogotsu: Intentsitate altuagoko jarduerak egin nahi badituzu, hemen dauzkazu aukerarik onenak.Orekatu: Lor ezazu gorputz orekatu bat posizioaren kontrolaren bitartez (yoga eta pilates) eta Jolasean: haurrei eta gazteei bideratutako lehorreko jarduerak.

Urteko bazkidetzak urte oso bateko iraupena izango du, abonua egiten den egunetik hasita. Horrez gain, kiroldegiko urteko bazkidetza eginez gero: Udako igerilekuetako banakako abonuan %50eko deskontua aplikatuko da. Igerilekuko bazkidetza familiarra eginez gero, %25eko deskontua aplikatuko da kiroldegiko urteko bazkidetza duen kide bakoitzeko, gehienez ere %50eko deskontua aplikatuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios