Usakume tiraketa izango da bihar Berastegiko Gorosmendiko zelaietan

LABAIEN BERASTEGI.

Bihar larunbata, abuztuak 5, Usakume tiraketako XVII. Gipuzkoako kopa, eta II. Basurde saria jokatuko dira. Tiraketa, Kolombaire erara egingo da Berastegiko Gorosmendi zelaian.

Ekitaldia, Berastegiko Basurde Ehiza Elkarteak antolatua izan da eta goizez egingo dira lehen kanporaketak. 10:00etatik 13:00etarako ordutegian. Arratsaldean, jarraituko du lehiaketak, 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Izen ematerakoan 40euro ordaindu beharko dira, usakumeen balioa barne (hiru usakume). Felix Saizar izango da tiraketaren zuzendaria eta epaileak berriz, Gipuzkoako Ehiza Federaziotik izendatuak izango dira.

Lehen 10 postuetan sailkatzen diren ehiztarientzat, sari ederrak egongo dira dirutan eta handik 40. postura artekoentzat opariak. Elkarteko lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo dira. Bestalde, parte hartzen duten ehiztari guztien artean Marocchi eskopeta bat zozketatuko da.

Proba hau Gipuzkoako ligarako puntuagarria izango da.

Fotos

Vídeos