Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
J.A. Zaldua eta Gotzone Aceme.
Usakume tiraketa  egin zen Berastegin

Usakume tiraketa egin zen Berastegin

LABAIEN

BERASTEGI.

Miércoles, 9 de agosto 2017, 01:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gorosmendiko zelaian jokatu zen joan ziren larunbatean, usakume tiraketako Gipuzkoako kopa eta II. Basurde saria. Berastegiko Ehiza Elkarteak antolatua izan zen ekitaldi hau eta tiraketa Kolombaire erara egin zen. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, hala ere, ater-uneak aintzakotaz hartuaz lehiaketa aurrera atera zen. 162 ehiztarik parte hartu zuten, haietatik 7 junior mailakoak, 22 beteranoak (65 urtetik gorakoak) eta hiru emakume.

Gotzone Aceme Lecuene izan zen leihaketako irabazlea, bigarren Ioritz Garmendia Oiarzabal eta hirugarren Gaspar Loidi. Herriko parte hartzaileen artean Mikel San Sebastian izan zen lehena, Mattin Intxaurrondo bigarrena eta Juan Jose Lasarte hirugarrena. Emakumeentzako zegoen saria Gotzone Aceme Lecuenek jaso zuen. Lehenengo juniorra, Jon Ander Zapiain izan zen eta beteranoetan lehenengo saria Imanol Sarasola Lasak lortu zuen

Gaur, txupina

Gaur emango zaie hasiera San Lorentzo jaiei Berastegin. Eguerdiko 12:30ean jaurtiko den suziriarekin emango zaie hasiera ofizialki, aurtengo Salontzo jaiei. Pregoilari, J.A. Muñagorri eskolaren 25. urteurrenaren harira, Udal ordezkari, irakasle, guraso eta ikasle taldea izango dira. Honekin batera, buru-handi eta txistulariek emango diote herriari festen hasieraren oharra.

Hala ere, suziriaren aurretik, umeen eguneko ekitaldiak izango dira goizeko 10:00etan hasita, hala nola, puzgarriak eta jolasak eskola atarian eta zinta- jokoa bizikletarekin.

Arratsaldean ere, berriro puzgarriak eta jolasak izango dira, 15:00etatik 17:00etara. 16:00etan apar- festa izango da eskola atarian. 17:30ean, 'Piramideen bila' ikuski-zuna, Potxin eta Patxinen eskutik plazan. Arratsaldeko 19:00etan, AIKO taldearekin dantzaldi- erromeria. Ondoren, zahagi- ardoa plazan. Gauean berriz, 22:30ean, Alurr dantza taldearen emanaldia eskola atarian. Eta eguna amaitzeko, Laket erromeri taldearen emanaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios