Usakume lehiaketa igandean

A. ETXEBERRIA

Txoritegi elkarteak antolatzen duen XXXV. Usakume Txapelketa jokatuko da igande honetan. Azpaotza Txiki baserriko lursailetan izango da lehiaketa eta izen emateak goizez 10:00etatik 13:30era bitartean eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara egin ahalko dira.

Sariak ugariak daude parte har-tzaileentzat, 5.000 euro banatuko baitira trofeo eta oparietan. Irabazle eta sailkapeneko lehenengoetatik aparte, emakume, gazte eta adineko onenarentzat ere izango dira sariak, eta baita ere Txoritegi elkarteko lehenengo sailkatuarentzat.

Taberna eta kartutxo zerbitzua izango da bertaratuentzat eta, beti bezala, era batera edo bestera lehiaketa beste urte batez antolatzeko laguntzaile izan diren guztiak eskertu nahi ditu Txoritegi elkarteak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos