Urtsuaran auzoko festak aurrera darraite

Idiazabalgo areto futboleko parte hartzaile guztiak azaltzen dira.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

San Migel eguna atzo zenez, Idiazabalgo Urtsuarango auzoan, San Migelen oroimenez hasi ziren jaiak bihar arte.

Gaurko ekitaldiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira mezarekin Santa Engraziako parrokian, koruko abesbatzak alaituta. Hauek bukatutakoan bertsolarien txanda izango da, Jabier Zeberio eta Angel Mari Peñagarikano, hain zuzen. Ondoren kalejira txistulariekin, Nazario Telleria bere taldeekin eta trikitilariak: Joxe Elorza eta Peio Urdangarin.

Arratsaldeko 14:00etan bazkaria. Arratsaldean, berriz, 17:30ean Patxin eta Potxinen ikuskizuna, jokoekin animaturik, ume eta helduentzako txokolatadarekin. Jarraian, 18:30ean, bertsolarien bigarren saioa. Gauean afariarekin amaituko dira ekitaldiak.

Bihar ere egongo da zer egiteko. Herri kirolak izango dira 12:30ean. Aizkoran Aitor Urteaga (idiazabaldarra)-Joxe Ugarteburu eta Xabier Dorronsoro-Angel Arrospide arituko dira elkarren aurka; harri jasotzen, berriz, Xabier Aranburu 'Guzta' idiazabaldarra. Arratsaldeko 14:00etan, herri bazkaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta arratsaldean, 17:00etan XXVI toka lehiaketa herritarrentzat.

Areto futbola

Pasa den asteburuan Idiazabalgo senior mutilek Kopako lehen kanporaketa irabazi ondoren, Power taldearen aurka, eta gaur bigarren kanporaketa jokatuko dute 17:00etan, Oiartzun KE taldearen aurka, Elorsoro kiroldegian.

Aurreko partidan, Kopako lehen kanporaketa jokatu zuten Oiartzunen eta 0-8 irabazi zuten. Golegileak: Iñigo Lizarralde (4), Alex Anduaga (2) eta Luis Malkorra (2) izan ziren. Idiazabalgo senior neskak, berriz, txapelketa bat jokatu zuten gure herrian. Lehenengo partida 1-2 galdu zuten Ibarrako taldearen aurka, Idoia Gorrotxategi izan zen golegilea, eta bigarren partida 1-0 irabazi zuten Stilo Bilboko taldearen aurka, Oihane Unanue izan zen golegilea.

Día de Jubilado

El próximo domingo, día 8 de octubre, en Idiazabal se celebrará el Día del Jubilado, con varios actoa. A a las 12.15 del mediodía será la misa. A continuación se hará una fotografia del grupo, seguidamente se bailará un aurresku y la comida será a las 14.00 horas en el restaurante Arrieta, de Olaberria. En la sobremesa habrá baile. Habrá servicio de autobús a Olaberria a las 13.30 y la vuelta a las 19.00 de la tarde. El que desee asistir deberá recoger el tique, por 10 euros, en el Hogar del Jubilado hoy de 19.00 a 20.00 horas y el domingo dia 2 de octubre de 11.00 a 12.00 horas.

Misa de aniversario

Mañana domingo la misa que se celebrará en la parroquia de San Miguel Arcángel será por el alma de María Josefa Vivar en el primer aniversario de su fallecimiento. Su familia invita y agradece su asistencia.

Fotos

Vídeos