Urteko argazkien diaporama eta mahai-ingurua gaur Larraulen

NÚÑEZ LARRAUL.

Kultur Astearen baitan, gaur arratsaldean gazteek urte guztian antolatutako ekintzen argazki diaporama erakutsiko dute Kultur Etxean 18:00etan.

Mahai-ingurua

Ondoren, mahai-ingurua antolatu dute 'Catalunya bidegurutzean' izenburupean. Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendariak eta Luke Uribe-Etxeberria EAJ-PNVko legebiltzarkideak parte hartuko dute bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos