Urtarrilaren 25a izango da uraren erreziboak ordaintzeko azken eguna

GOIKOETXEA ORENDAIN.

Gipuzkoako Urakek urtarrilaren 10eko datarekin bidali dizkie Orendaingo bezeroei 2017ko laugarren hiruhilekoko ura, arazketa eta finantzaketa planeko erreziboak, eta urtarrilaren 25era arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko.

Erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, ohiko bideak eskura dituzte bezeroek: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 telefono zenbakiak eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos