Urrezko Aizkolari Koparen eta Gabonetako Harri-jasotze Txapelketa bihar

Urrezko Harrijasotzailea Kopan Lopetegik, Urruzunok eta Peñagarikanok hartuko dute parte

I.A. ASTEASU.

Bihar, Urtezahar egunean, bi txapelketako finalak jokatuko dituzte Usarrabi pilotalekuan, 17:00etan. Urrezko Aizkoraren Kopan, hiru aizkolari ariko dira: Jon Rekondo leitzarra, Mieltxo Mindegia doneztebarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra. Rekondo egungo txapeldunordea da, eta Mindegia zein Larrañaga estreinakoz ariko dira finalean. 16 enbor ebaki beharko dituzte: 45 ontzako bi enbor eta 54ko hamalau enbor.

Gabonetako Harri-jasotze Txapelketaren finalean, hiru harrijasotzaile ariko dira lehian: Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Inhar Urruzuno ondarroarra eta Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarra. Finalean ariko diren hiru harri-jasotzaileek bi minutuko saioa egin beharko dute 100 kiloko zilindrikoarekin, kubikoarekin eta bolarekin.

Ousmane Drame, txingan

Finalez gain, marka ahalegina ere izango da. Ousmane Drame barakaldarrak berak joan zen urriaren 22an Getxon (Bizkaia) ehun kiloko txingekin egindako marka hobetzen saiatuko da.

Orduko hartan, hiru plaza eta hiru laurden eta 1,42 metro egin zituen, hau da, 106,42 metro inguru.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos