Urkiko jaiak, bihartik igandera arte

DV ITSASONDO.

Urkiko jaiak bihar hasiko dira, Gurutze Deunaren egunean. Itsasondoko auzo honetan lehen ekitaldia 11:00etan izango da, Meza Nagusia. Ondoren hamaiketakoa Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin, bazkariaren ordua iritsi arte, 14:30ean. Arratsaldeko 19.00etan, berriz, erromeria trikitilari berdinekin. Antolatutako ekitaldiak asteburuan bueltatuko dira Urkira. 20:00etan, suziri jaurtiketa egongo da; 21:00etan, lagun arteko afaria eta bi ordu geroago, erromeria Laja eta Larrañagarekin. Jaien azken eguna igandean izango da, hilak 17. 10:00etan, meza nagusia; 11:00etan, hamaiketakoa Laja II eta Lutxurdio trikitilariekin; 14:30ean, bazkaria; 18:30ean, herri kirolak Arrospide, Ugarteburu, Larrañaga eta Goenatxo IIIrekin. Ondoren erromeria goizeko trikitilariekin.

Fotos

Vídeos