Uraren eta zaborraren tasa ordaintzeko hobariak onartu ditu Udalak

NÚÑEZ ALKIZA.

Alkizako udalak uraren eta zaborraren tasa ordaintzeko hobariak onartu berri ditu. Hobariak eskatzeko derrigorrezkoa izango da ondorengo baldintzak betetzea: eskatzaileek eskaria egiten den etxebizitza beste ondasun higiezinik ez izatea, udalarekin zorrik ez izatea, elkarbizitza unitatearen hiri-finken katastro balioen baturak ezingo ditu 100.000 euro gainditu, elkarbizitza unitatearen kideren batek ere ezingo du izan 13,99 zaldi fiskaletik gorako trakzio mekanikoko ibilgailu bat.

Interesa duten lagunek eskari orria udaletxeko bulego orokorrean aurkeztu beharko dute eskatzailearen NANaren fotokopiarekin batera, baita ere elkarbizitza unitateko kide guztien urteko irabazien egiaztagiria; Lanbideren ziurtagiria kideren bat prestazio ekonomikorik jasotzen ari den agertzen dena; ikasten ari direnek ikasle direna egiaztatzen duen agiria eta 18 urtetik gorakoek langabezian daudela dioen Lanbideko ziurtagiria; eskatzailea etxearen jabea bada aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainketaren egiaztagiria, maizterren kasuan jabearen izena eta bi abizenak; familiako kideen Foru Ogasunak emandako ondasun ziurtagiriak; eta hobaria jaso nahi den kontu korronte zenbakiaren 20 digitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos