Uraren irakurketak hilaren 16an hasiko dira

NÚÑEZ

Datorren astelehenetik, apirilaren 16tik, aurrera Gipuzkoako Urak enpresak Legorretako ur kontagailuen irakurketak hasiko ditu. Irakurketak 2018ko lehenengo hiruhileko ur kontsumoa zehazteko izango dira, hori dela eta, irakurlea etxetik igarotzean inor ez bada jakinarazpen zedula betetzea edota datuak jakinaraztea eskertzen du Gipuzkoako Urak. Jakinarazpen zedula enpresaren edozein bulegotan edota 943.318602 telefono zenbakian, zein www.gipuzkoakour.eus webgunean eman daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos