Uraren erreziboak, urriaren 15a arte

A.G.

Gipuzkoako Urakek irailaren 30eko datarekin bidali dizkie Baliarraingo bezeroei aurtengo hirugarren hiruhilekoko zaborra, ura, arazketa eta finantzaketa planeko erreziboak, eta urriaren 15era arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko. Erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, ohiko bideak: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 telefonoak eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Fotos

Vídeos