Umeen festa Zizurkil goran

Jolasak antolatu zituzten haurrentzat. Buruhandiak ere atera ziren txikien gozamenerako.
Jolasak antolatu zituzten haurrentzat. Buruhandiak ere atera ziren txikien gozamenerako.

E. ARRAIAGO ZIZURKIL.

Umeen egun biribila izan zen atzokoan Zizurkil goran. Goizean goiz hasita martxan jarri ziren txiki eta gaztetxoak. Izan ere, eguerdian krosean parte hartzeko izen eman zuten askok. Udaletxe atzealdeko belardian bukatutakoan buruhandien aurrean aritu ziren korrika hauen kolpeak saihesteko. Gero jolasak eta bazkaria izan zuten herriko umeentzat. Arratsaldean berriz, puzgarriak, kart pista eta jolasak izan ziren. Dantzaldi gidatua frontoi irekian izan zen, Ttipika taldearekin. Gauerdian, Gozategi eta Dj Bull aritu ziren goizaldera arte.

Gaur, Ama Birjina eguna

Gaur, Ama Birjin eguna, goizeko 11:30ean Arraza libreko III. Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaian izango da. 12:00etan, Meza Nagusia. 18:00etan Herritarren arteko herri kirolak Lartingo zelaian. Ondoren, Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa herriko kaleetan. Plazan, presoen eskubideen aldeko ardo dastaketa. 19:00 Kataluniako Falcons de Vilafranca, casteller taldearen saioa. Mozorro gaua, gai librea: taldekako saria, 10 lagunentzako afaria; bakarkako saria, bi lagunentzako afaria. 21:00etan, oilasko afaria eta ondoren, gau-pasa izango da Trakets taldearekin.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos