Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Herriko kaleak jendez beteriko dira erraldoien inguruan eskainiko dituzten dantzak ikusteko prest. BELAUNTZARAN
Umeen eguna izango da bihar Leitzan

Umeen eguna izango da bihar Leitzan

San Tiburtzio jaietan murgildu aurretik, egun berezia izaten ohi da txikientzat bereziki antolatutako eguna

ELISA BELAUNTZARAN

LEITZA.

Sábado, 5 de agosto 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hemen dira San Tiburtzio jaiak! Ate joka dituzte dituzte aurtengo festak leitzarrek eta motorrak berotzen joateko asteburu honetan Erreparto eta umeen egunak izango dituzte. Jai giroan murgiltzeko lehen hitzorduak prest dituzte eta gaur bertan dantza eta parranda egiteko aukera ezin hobea egongo da Leitzan.

Arratsaldeko 14:00etan, jarrita dute eskalariek bazkaria antolatuta baitute Aurreran. Ondoren, 16:00ak aldera, auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketari ekingo diote trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

Bihar berriz, umeen eguna izanik, herriko txiki eta gaztetxoak izango dira protagonista. Goizeko 09:00etan, diana txistulariekin izango da . Gero, 10:00etan, korporazio txikiko haurrek udal ordezkariekin gosalduko dute udaletxean bertan. Gurpildun zezenen entzierroa ere egingo dute bitartean herriko plazan. Ondoren Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan eta 11:30ean, umeen txupinazoa izango da udaletxeko balkoitik.

Goizeko 11:30etik 13:30era puzgarriak eta jokoak izango dituzte plazan eta arratsaldean berriz, 16:00etatik 18:00etara.

Arratsaldeko 18:30 Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia iragarrita da. Gero, 20:00etan, buruhandiak aterako dira umen gozamenerako eta sorpresa egongo omen da. Ordu berean, Joxe Mendizabal arituko dantza saio batzuk egiteko gau erdira arte.

Asteartean, txupinazoa

San Tiburtzio eguna hilaren 11 izanda, hurrengo egunetan izango da zer ikusi eta entzun Leitzan. Egun handia aurten, ostirala izan arren, ostegunetik hasiko da festa bertan. Festa bezperan, 11:30ean kuadrileen arteko herri kirol desafioa izango da. Arratsaldeko 13:00 Elkartasun ma nifa iragarrita dago eta 13:30ean jubilatuen bazkaria egongo da. Arratsaldeko 14:00etan berriz, Herri bazkaria izango da udaletxeko karrapen musikaz alaiturik.

Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan piztuko da jaiei hasiera emango dien txupinazoa et aondoren, Plazaola aldizkariko azalaren saria banatuko da. Ondoren, Incansables txaranga, txistuariak, erraldoiak, gaiteroak eta burhandiak aterako dira giroa alaitzeko. Aurrerako atarian musika emanaldia egongo da bitartean. Iluntzeko 21:30ean, suzko zezena aterako da. Gaueko 23:00etan Tximeleta taldearen emanaldia egongo da plazan eta herrian barna Incansables txaranga ibiliko da giroa alaitzen.

San Tiburtzio egunean, ostirala, goizeko 8:00etako txistularien diana eta gero, entzierroa eta behiak plazan egongo dira. 10:30ean, hamaiketakoa irekia egongo da udaletxeko karrapean. 11etan Meza Nagusia egongo da herriko parrokian. Eguerdiko 12:00etan, San Tiburtzio jaietako une berezienetakoa biziko da Aurrera dantza taldeko ezpatadantzarien saioa izango baita plazan.

Ondoren, afizionatu arteko pilota partidak izango dira plazan bertan. Herrian barna Incansables txaranga ibiliko da.

Arratsaldean, Leitzeko bertsolari eskolako kideak kantari arituko dira Aurrerako atarian. Ordu ebte beranduago zezenak aterako dituzte plazan adar aurrean ausartzen diren guzti haientzat.

Gero, Herri kirol erakustaldia antolatu dute. Bertan, Jon rekondo eta Ruben Saralegi eta Aitor Atutxa eta Ugaitz Mugertza aizkolariak arituko dira nor baino nor. Gero, Patxi Astibia (74 urte)eta Enrique Bildarratz (81 urte) erakustaldia egingo dute. Harrijasotzen Inaxio Perurena arituko da.

Gero, goxokiak banatuko dira udaletxeko balkonetik umeentzat, Incansables txaranga aterako da eta buruhandiak han eta hemen ibiliko dira. Iluntzeko 9etan, Leitzeko Ingurutxoa dantzatzeko aukera izango du nahi duneak. Ondoren, suzko zena aterako da eta gau aprtean Laiotz taldearekin dantzaldia egongo da.

Asteburuko egitarua betea

Jaietako egun handia eta gero, asteburuko helduko da eta Leitzako jaietako egitaraua bete betea egongo da. Larunbatean esaterako, entzierroa, zumba, gazte gosaria eta ondoren gimkana eta Incansables txaranga izango dira goiz partean.

Gero, indarrak berreskuratzeko gazteen bazkaria iragarrita dago. Arratsaldean, mahai jokoak, zezenak eta gazte txupinazoa egongo dira besteak beste. Arratsaldeko 7etan, Aurrera dantza taldeko lagunen saioa egongo da plazan.

Goxokiak ez dira faltako eta suzko zezena ere aterako da. Gaueko 23:30ean berriz, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Mala Pecora musika taldeen saioa izango da.

DJ plazako txoznan izango da eta kontzertua Atekabeltzen.

Igandean berriz, diana eta zezenak izango dira goiztiarrenak eguneko egitaraua zabaltzen. Gero, esku pilota partida bertsokatuak egongo dira plazan. Umeen aparra festa ere egingo da igande eguerdian. Bitartean, udaletxeko karrapen paella lehiaketan parte hartzen duten lagunak lanean arituko dira. Arratsaldean, zezenak eta gero, Moixiganguers Igualadako Castelerrene rakustaldia egongo da.

Arratsaldeko 7etatik aurrera, Amazabal pilotalekuan Aspeko pilota partida profesionalak izango dira.

Herrian barna berriz, Incansables txaranga giroa alaitzen. Rock kalean 8etan eta 11:00etatik aurrea Oihan Vega arituko da musika jartzen plazan.

Hilaren 14an berriz, bertsolariak arituko dira plazan. Iker Zubedia, Nerea Ibarzabal, Unai Agirre, Joanes Ilarregi, Ander Fuentes 'Iturri' eta Iñigo Gorostarzu arituko dira oholtza gainean eguerdiko 12etatik aurrera. Ondoren, txakoli dastatketa iragarrita dago plazan. Arratsaldean, Dirt Jump bizikleta salto ikuskizuna egongo da. gauean berriz, herri afaria eta dantzaldia egingo dira Incansables txaranga alaiturik.

Hilaren 15ean, Andra Mari egunean, eguedirako herri kirol jaialdia iragarrita dago. Josetxo Urrutia eta Jokin Eizmendi alde batetik eta Ibai Galarraga eta Imanol Illarramendi bestetik arituko dira nor baino nor harriekin. Santa Souza eta Migel Anjel Sukuntza berriz, txingakin.Aurrera bazkideen bazkaria elkartean egingo da ondoren. Arratsaldean, helduen entzierroa eta zezenak plazan izango dira. 8etan Ortzadar taldea arituko da eta Txamuko mariatxiak plazan aurtengo jaietako azken egunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios