Udazkeneroko azoka berezia egingo da bihar

LABAIEN BERASTEGI.

Bertako produktoak (barazkiak, gozoak, gaztak, eztia, babarrunak...), eskulanak, pate, bakailo eta abar luze bat eskuratu ahal izango dira bihar goizez Berastegin. Goizeko 11:00ak inguruan hasi eta eguerdia bitartean iraungo du sal-erosketa aukerak. Honekin batera animali desberdinen erakusketa, argazki rallyko argazkiena, eta haurren marrazki lehiaketena ere ikusteko aukeran izango dira. Erakusketen atalean, udaletxeko erabilera anitzeko gelan dagoen argazki zaharrena ere aipagarria da, herritarren jakinmin berezia sortu duena hain zuzen.

Lehiaketak ere izango dute lekua igande goizez, egun berean, gazta lehiaketa, ardi, ahari eta bildots lehiaketa, postu eta arroz esne lehiaketak, emango diote giroari berotasuna. Gazta lehiaketari dagokionez, 26. aldiz egingo da. Herriko artzainen gaztak izaten dira lehian eta urtero 15 bat izaten dira nor baino nor. Arroz esnearena ere, tradizio bihurtzeko bidean da, IX. aldiz burutuko baita aurten.

Arratsaldean, goizez lehiatutako gaztak, arroz esnea eta taloa txerrikiekin banatuko dira bertaratzen direnen artean. Tartean, Irati Irurzun eta Maria Lasa trikitilarien emanaldia.

Gaur, tailerra

Gaur, goizeko 10:00etan, hegaztiak behatzen ikasteko tailerra Arantzadi Elkartearen eskutik, haur eta helduentzat, erabilera anitzeko gelan 30 bat minutuko hitzaldia eta ondoren mendi bueltatxo bat herrian zehar hegaztiak behatuaz.

17:00etan, Joxe Moxe kitarraren etxean kontatutakoa ipuin kontaldia haurrentzat Ixabel Agirresaroberen eskutik kultur solairuan. Eta gaueko 22:00etan, Koadernoa zuri antzeslana helduentzat, Hika teatroa taldearen eskutik eskolako gimnasioan.

Fotos

Vídeos