Udazkeneko merkataritza kanpainaren azken sariak banatu dira

Azken zozketaren irabazleak./
Azken zozketaren irabazleak.

Lau zozketa egin ditu Udalak azken hilabetean eta aste honetan ezagutu ditugu azken sarituak

DV LAZKAO.

Duela hilabete abiatu zen 'Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon' kanpaina; Udalak, LazkaOn Merkatari Elkartea eta herriko ostalari eta komertzioen laguntzaz, bigarren urtez martxan jarritako ekimena. Aste honetan burutu da Lazkaon erosketak egiten dituzten herritarrak saritzeko azken zozketa eta Macario Blazquez de Tomás, Marci Pinto eta Gloria Moreno Prieto izan dira oraingoan sarituak. Lazkaoko taberna batetan, lau pertsonentzako afari bana irabazi dute.

Berrogeita hamabi merkatarik eta hogeita zazpi ostalarik parte hartu dute aurtengoan kanpainan, eta ohikoa izan da azken lau asteetan herritarrak taberna edo dendetan eranskailuak hartu eta txarteltxoan pegatzen ikustea. Parte hartzea oso garrantzitsua da horrelakoetan eta balorazio sakonagoa Merkataritza eta Ostalaritzako hurrengo mahaiean egingo bada ere, emaitzak oso positiboak izan direla aurreratu dute. Horregatik, Lazkaoko Udalak eta LazkaOn Merkatari Elkarteak esmerrak eman nahi dizkie herritarrei.

Hamasei sari banatu dira aurtengoan, irailaren 20tik aurrera txarteltxoak eranskailuz bete dituzten herritarren artean; zineko lau bono, lau ebook, kiroldegiko lau bazkidetza eta lau pertsonentzako lau afari. Baina «mota honetako dinamizazio kanpainen helburu nagusia ez da herrian erosten duten herritarrak saritzea soilik», dio Udalak, «herrian dauden zerbitzuak mantendu eta berriak erakartzea baizik».

Ildo horretan, LazkaOn Merkatari Elkarteak zein Merkataritza eta Ostalaritza Mahaiean biltzen diren agente guztien elkarlana azpirratu nahi da, «denen parte hartzerik gabe, ez zirelako kanpaina guzti hauek posible izango». Era berean, azken hilabeteetan LazkaOn hartzen ari den susperraldia azpinarratu nahi da, izan ere, elkarteko kide kopurua goraka doa eta horrek ekintza eta kanpaina berriak martxan jartzeko indarrak areagotzen baititu. «Hala», dio Udalak, «udazkeneko kanpaina amaitu bada ere, merkataritza eta ostalaritza indartzeko ekintzek aurrera jarraituko dute datozen hilabeteetan; bai Udalaren bidez herriko merkatariei, ostalariei eta zerbitzuei zuzenduta antolatutako kanpainen eta egitasmoen bidez; eta baita LazkaOn Merkatari elkarteak antolatutakoen bidez ere».

Fotos

Vídeos