Udazkeneko kanpainaren lehen sariak banatu ditu Lazkaoko Udalak

Kanpainako lehen saridunak.

Udalak eta merkatari elkarteak jarri zuten martxan kanpaina 'Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon' lelopean

DV LAZKAO.

Lazkaoko Udalak eta merkatari elkarteak udazkeneko kanpaina jarri zuten martxan pasa den irailaren 20an, 'Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon', eta aisiaz gozatzeko aukera aparta izango dute hain zuzen ere kanpainako lehen sarituek. Zineko denboraldirako bono bana eskuratu dute Eneko Aldasoro, Ane Carrion eta Mari Karmen Baztarrikak.

Hurrengo zozketa urriaren 4an izango da eta hiru ebook zozkatuko dira; urriaren 11n, berriz, kiroldegirako urte baterako hiru bazkidetza eta urriaren 18an, azken zozketan, lau pertsonentzako hiru afari. Parte hartu nahi duenak, beraz, badu oraindik aukera.

Urriaren 18a arte

Ostalari eta merkatari lazkaotarrek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean eta erosketa edo kontsumizio bakoitzagatik eranskailu bat.

Eranskailuak txarteletan pegatu -ostalarien txarteletan zortzi desberdin eta merkatarien txarteletan bost (bi merkatari elkartekoak)- eta txartela udaletxeko harrerako kutxan sartu behar da. Kanpaina urriaren 18ko zozketarekin amaituko da.

Fotos

Vídeos