Udana-Aldaola mendi irteera igandean egingo da

Helduentzat izango da oraingoan Amalurrek antolatutako mendi irteera

DV LAZKAO.

Etzi, igandea, Goierriko eskualdeari bira ematen dion ibilbidearen zati bat egingo dute Amalurrekin mendira animatzen direnek; Aizkorriko parke naturalean kokatua bere gehiengoan, Udanatik atera eta Aldaolara bitarteko ibilbidea hain zuzen ere. Bidean, Artzanburu izango dute punturik garaiena (1.390m) eta, Aizkorriko mendi zerrak ezkutatzen dituen Urbiako lautadetatik barrena, Aldaolan emango diote bukaera zeharkaldiari. 8:00etan irtengo dira Itzala taberna paretik, ohiko moduan, eta 17:00ak aldera itzuliko dira. Ibilbidearen luzera dela eta (hogei kilometro eta zortzi ordu eta erdi) helduentzat bakarrik dago oraingoan planteatuta. Joan nahi duenak amalur.me@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali dezake apuntatzeko edo 688741546 telefono zenbakira (WhatsApp).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos