Udalekuen irteera Adunara

Roteta Berri udalekuetako haurrak Adunako frontoian izan ziren. / NÚÑEZ
Roteta Berri udalekuetako haurrak Adunako frontoian izan ziren. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ADUNA.

Herriko haurrez gain, hainbat herritan ere badaude udalekuetan eta Altzako Roteta Berri haurtxokoko begirale eta gaztetxoak Adunan izan ziren bisitan. Goiz guztian gustura ibili ziren frontoiean jolasean: kartetan, pilotan, eta abar. Bazkalordurako autobusa prest zuten etxera itzultzeko.

Bake epailea

Adunako Udalak bake epailea aukeratzeko deialdia ireki du. Izendapena datozen lau urteetarako izango da eta interesa duten herritar guztiek osteguna bitartean dute udaletxean izena emateko aukera.

Bake epailea izendatua izateko ez da titulazio berezirik behar. Hala ere zenbait baldintza bete behar dira: karguaren funtzioak betetzeko gaitasuna edukitzea, derrigorrezkoa izango da espainiarra eta adin nagusia izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, maltzurkeriazko delituagatik kondenatua, auzipetua edo errudun ez izatea, eta eginkizun judizialerako ezgaitua ez egotea, fisikoki zein psikikoki. Gainera, ezin izango dute alderdi politiko edo sindikatu bateko kide izan edo horientzako lan egin.

Izen ematen duten guztiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute eta, era berean, curriculum vitaea erantsi beharko dute, bertan bi hizkuntza ofizialetan zein maila duten adieraziko da eta hori egiaztatzeko tituluak aurkeztu beharko dira.

Fotos

Vídeos