Udaleku irekiak eta haur txokoa martxan

Ekainaren 26tik uztailaren 28ra, astelehenetik ostiralera, udaleku irekiak abian dira Zegaman.
Ekainaren 26tik uztailaren 28ra, astelehenetik ostiralera, udaleku irekiak abian dira Zegaman. / ALBIZU

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Ekainaren 26tik uztailaren 28ra (astelehenetik ostiralera) udaleku irekiak abian dira Zegaman. Urteroko legez eskola amaitu ondoren, Udalak arrakasta handia duen zerbitzu hau eskaini du aurten ere.

2005 eta 2013 urteen artean jaiotakoei aukera ematen zaie goizeko 9:00etatik 13:00ak arte udako udaleku hauetan parte hartzeko. Zerbitzu hau ahalbidetzeko, Zegamako Udalak 11 hezitzaileen kontratazioa burutu du eta honetarako izena emateko aukera eskaini zuen egindako deialdi irekiaren bidez.

Ekimenaren arrakasta azpimarratu behar da, kontuan izanik 100 haurrek izena eman dutela udako udalekuetan parte hartzeko.

Bestalde, modu berean ekainaren 26tik uztailaren 28ra (astelehenetik ostiralera) 2014. urtean jaiotako haurrentzat udako haur txokoa deituriko zerbitzua ere abiarazi du Udalak. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak arteko iraupena izango du hamar haurrek parte hartuko dute egitasmo honetan.

Gaztelekua udan irekita

Era berean uztailean gaztelekua, astearte eta ostegunetan goizeko 10:30etik 13:30era irekita egongo da, ekintza berezirik antolatuta ez dagoen egunetan eta uztailean zehar gazteei zuzendutako ekimenak antolatu dira bertatik.

2006. urtean udal-igerilekuak ireki zirenetik, aurtengoan 12. denboraldiari hasiera eman zaio ekainaren 24an. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean egunero udarako hain garrantzitsua den igerileku zerbitzuak ateak irekiak izango ditu, irailaren 10 arte.

Igerilekua zabalik

Zegamako Udalak igerileku publikoen kudeaketa beste urte betez luzatu zion maiatzaren 2ko Gobernu Batzarrean eta zerbitzuen truke urteko 30.000 euroko kostua du.

Azpimarratu behar da igerileku publikoak behar diren baldintzetan ireki ahal izateko, Zegamako Udalak zaintza eta hobekuntza lanetan 19.265,62 euroko inbertsioa egin duela. Lan hauek Mikel Urbiztondo Igeltseritzak burutu ditu. Udan zehar, beraz, beroari aurre egin ahal izango zaio Aitamarrengo igerilekuan eta aurreko urteetan gertatutako moduan, aurtengoan ere herritarren erabilera ugaria izatea espero da.

Fotos

Vídeos