Udalaren argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

'Aisia eta kirola Seguran' izango da aurtengo gaia

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Udalak abian jarri du argazki lehiaketaren 11. ekitaldia, herriko merkatari eta zerbitzuen laguntzarekin. Hurrengo urteko egutegia argitaratzeko helburuarekin, 'Aisia eta kirola Seguran' izango da aurtengo gaia eta azaroaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.

Seguran erroldatutako edonork parte har lezake sariketan, edo bertako talde edo elkarteek. Argazkiek originalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute, eta sari banaketa abenduan egingo da, liburu azokaren barnean. Lehen saria 300 eurokoa izango da eta bigarrena 150ekoa.

Argazki lehiaketarekin lotuta, erakusketa bat egongo da Ardixarra etxean azarotik otsailera bitartean, non azken 10 urteetako egutegiak ikusi ahalko diren. Aurtengoan aurkezten diren argazkiak ere ikusgai jarriko dira

Fotos

Vídeos