Udalak harturiko bi erabaki plazaratu ditu

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ITSASONDO.

Udalak, azkeneko egunetan onartutako erabakien artean bi hauek plazaratu nahi ditu. Alde batetik, herri bide publikoen inbentarioa egiteko erabakia hartu zuen. Proiektuaren berri emanez, herritarren partaidetza saioak burutu ondoren, Sendo enpresak erredaktatutako 'Itsasondoko bide publikoen inbentarioa' 2018ko maiatzaren 28an udalak egindako batzarrean onartu zen. Orain jendaurrean jarri da interesatuen alegazio eta oharpenak jasotzeko. Horretarako epea 2018ko uztailak 18an amaituko da.

Etxebizitza errentan

Bestalde, maiatzaren 28an egindako bileran Udal Plenoak ahobatez Nagusia 7ko 2. pisuan kokatzen den Udalaren jabetzako etxebizitza errentan emateko baldintza plegua onartu zuen. Eskaerak aurkezteko epea ekainak 27an amaituko da. Informazio gehiago udaletxean jaso ahal izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos