Udalak etxez etxeko gizarte laguntzari eusteko diru gehiago jarri beharko du

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Gizarte zerbitzuen legea aplikatuta, Udalei gastu gehigarria eragin dien araudia aplikatzen hasi da Aldundia. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren finantziazio eredu berria hemen da, Zizurkil bezalako Udal txikien kalterako. 2008an Gizarte Zerbitzuen Euskal Legean jasotako eskumen banaketa dago finantziazio eredu berri honen oinarrian baina 2015 arte ez zuen garatu Jaurlaritzak dekretu bidez. Eskumen banaketa honetan, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalek eskaini beharreko zerbitzu eta prestazioak jasotzen dira eta ondorioz, besteak beste, Aldundiak bere gain hartu behar ditu Udalenak ziren zaharren egoitzak, eta aldi berean, Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzuaren gastua hartu behar du bere gain.

23.000 euro gehiago

Eskumenen ordenazio eta finantziazio eredu berri honek gastu gehigarria dakar Zizurkilentzat. «Eskumen banaketa berri honekin, egoitza duten herriek jasoko dute onura, batean aurrezten dutena bestean gastatzeko, baina gure kasuan ez da halakorik, herri txikiak izango dira kaltetuenak», azaldu du Maite Amenabar gizarte zerbitzuetako zinegotziak. 2015ean dekretua kaleratu arren, aurten etorri da etxez etxeko zerbitzuaren finantzazioa aldaketa.

Gipuzkoako Aldundiak eta Udalen gehiengoak adostutakoaren arabera, aurrerantzean %50 ordainduko du gehienez Aldundiak, 2019ra arte. Hori horrela aplikatuko balitz gutxi gora behera 23 mila euroko gain kostua eragingo luke Zizurkilentzat urtero. EH Bilduk finantzaketan murrizketak ezartzearen aurkako jarrera azaldu du eta horrela onartu berri du Zizurkilgo udalbatzak koalizioko 6 zinegotzien aldeko botoarekin. «Gipuzkoako EH Bildutik salatzen dena da 16 zaharren egoitza hartuko dituela bere gain Aldundiak eta aldiz Gipuzkoako Udal guztiok jasango dugula murrizketa. Iruditzen zaigu murrizketa hori ezin dela kolpean egin», salatu du Amenabarrek.

Danena-Billabona

El equipo de Primera Regional del Danena disputó el pasado miércoles,empatando a tres con el Euskalduna, a domicilio. La próxima jornada jugará contra el Lazkao, en casa.

El Primera Juvenil del Danena se enfrenta mañana, al Ordizia, a las 17.30 horas, en Elbarrena. El Primera cadete del Danena, primero e imbatido disputó el pasado miércoles, ganando por tres a uno al Internacional, a domicilio. El Danena se enfrenta mañana, a las 15.30 horas, al Billabona, en Elbarrena. En la anterior perdió por doce a cero con la Real Sociedad, a domicilio. Y el Danena, en el grupo IX, disputó el pasado miércoles perdiendo por siete a cero con el Ordizia, a domicilio. La próxima jornada jugará contra el Lazkao, en casa.

El infantil de Honor disputó el pasado miércoles, perdiendo por un gol a cero con el Ordizia, en casa. La próxima jornada jugará contra el Astigarragako Mundarro, en casa. Y el Infantil Txiki, en la fase clasificatoria, disputó el pasado miércoles, perdiendo por diez a cero con el Antiguoko, a domicilio. Y el juvenil femenino, en el grupo I, disputó el pasado miércoles, perdiendo por seis goles a cero con el Añorga, en casa. La próxima semana jugará contra el Goierri Gorri, a domicilio.

Juguetes solidarios

Desde el club de Moteros del Bidasoa (MDB) se vuelve a organizar la Campaña de Recogida de Juguetes solidarios. Los puntos de recogida de juguetes serán en Josean Harategia, Bar Izarra, Ogi-Zuri Kafetegia, Saski Kafetegia y Boutique Zubimusu y así, entre todos, contribuir para que la Navidad llegue a todos los hogares. Los citados comercios lo depositarán en el Ayuntamiento y este lo distribuirá entre los vecinos de la localidad que viven en familias con dificultad.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos