Udalak errenta aitorpena euskaraz egitea animatu ditu herritarrak

Apirilaren 16tik ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik errenta aitorpena egiteko epea

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Zizurkilgo Udalak, Villabonako Udalarekin bat eginik, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina jarri du abian. Apirilaren 16tik ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik errenta aitorpena egiteko epea, eta herritarrei jakinarazi nahi die edozein modutan aurkezten dutela errenta-aitorpena, euskaraz egiteko aukera izango dutela, hala egin nahi dutela adieraziz gero. Autolikidazio-proposamena jasotzean, errenta mekanizatua aurkeztean eta Internet bidez aitorpena aurkeztean, kasu guztietan aukera daiteke aitorpena euskaraz egitea.

Via Crucis en San Millán

Hoy, Viernes Santo, se desarrollará el Vía Crucis, en la Parroquia de San Millán (Zizurkil arriba) a partir de las ocho de la mañana. Al atardecer, a las cinco, en Nuestra Señora de Arantzazu, en Elbarrena se celebrará la 'Pasión del Señor y adoración de la Santa Cruz'. Los actos religiosos finalizarán el 'Domingo de Pascua', 1 de abril, con diversas Misas. En San Millán, a las diez horas y en Elbarrena, a las doce y media.

Irteera Askizura

Zizurkilgo Gaztezulok bi eguneko irteera antolatu du Getariako Askizu aterpetxera. 12-17 urte arteko gazteei zuzendutako ekimena da. Apirilaren 3an eta 4an egingo da irteera. Apirilaren 3an, goizeko 11:00etan aterako da autobusa Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta itzulera apirilaren 4an izango da, 19:00ak aldera. Irteeran parte hartuko duten gazteek honako material hau eraman beharko dute: Baimena; Bazkaria eta merienda (1. egunerako); lotarako zakua, aldatzeko arropa, bainujantzia eta toalla.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos