Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Udako aisialdi eta kirol kanpainetan izena emateko aukera ixtear

A.A.

LAZKAO.

Sábado, 26 de mayo 2018, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, igandea, izango da aurtengo udako aisialdi eta kirol kanpainetan izena emateko azken eguna. Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako bi uda kanpaina antolatu ditu aurten ere udalak; batetik, haur hezkuntzako hirugarren mailatik lehen hezkuntzako seigarren maila arteko ikasleentzako aisialdi zerbitzua eta, bestetik, haur hezkuntzako hirugarren mailatik batxilergora arteko gaztetxoentzat kirol kanpaina.

Aisialdi zerbitzua ekainaren 25tik uztailaren 27ra izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko 10.00etatik 13.00etara (edo 9.00etatik 13.00etara, hala nahi duenarentzat). Adinaren arabera banatutako taldeetan hainbat tailer eta jolas egingo dituzte, begiraleen ardurapean, eta 75 euroko kostua izango du (100 euro 9.00etan sartzen direnentzat). Kirol kanpainari dagokionean ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da eta hamazazpi ikastaro eskeiniko ditu aurten udalak, goizez zein arratsaldez.

Izena emate orria kiroldegian bete daiteke eta bihar izango da, esan bezala, horretarako azken eguna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios