UdaIrura Festeko igerilekuak jarri ditu berriro Udalak

Haur eta gaztez betetzen da arratsaldero igerilekua. / NÚÑEZ

NÚÑEZ IRURA.

Udalak laugarren urtez jarraian UdaIrura Fest ekimena antolatu du, herrian igerilekuak jarriz haurrentzako zein helduentzako. Igerilekuak joan den astelehenean ireki ziren eta uztailaren 28 arte egongo dira irekita. Herritar zein bisitari ugari gerturatzen dira egunero arratsaldea pasatzera. Aurten trinkete ondoko aparkalekuan daude jarrita igerilekuak. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:00etara egongo dira irekita.

Hiru igerileku daude erabilgarri, bi txikiak haurrentzako, eta bestea handiagoa, baita sartu aurretik bustitzeko dutxak ere. Igerileku handian sei urtez azpikoak ezingo dira sartu eta 2011 eta 2010. urteetan jaiotakoak heldu baten laguntzarekin sartu beharko dute. Gainera, gehienez 12 pertsona sartu ahal izango dira eta betiere begiraleei kasu egin beharko zaie, txandak errespetatuz. Igerilekuetara sartu aurretik dutxatzea ezinbestekoa izango da.

Fotos

Vídeos