Txurroko puntara joango dira Amalur Mendi Elkarteko kideak igandean

Ikasturte honetako seigarren mendi irteera izango da. Otzaurteko portuan hasi eta amaituko da txangoa

DV LAZKAO.

Ikasturte honetako seigarren mendi irteera izango da igandekoa eta Zegama aldera joango dira oraingoan Amalur Mendi Elkartekoak, «etxetik gertuago», diote.

Zortzi kilometro eta erdi

Otzaurteko portua (671 metro) izango da mendi irteeraren abiapuntua eta baita amaiera puntua ere, ibilbide zirkularra prestatu baitute oraingoan. Zortzi kilometro eta erdi dituen ibilbidea hain zuzen ere, hiru ordu inguruan egiten dena.

Otzaurtetik abiatu eta, behi bidean, elkarrengandik gertu dauden bi tontorrak bereizten dituen Ultzamako lepora joango dira lehendabizi, Unamendi (986 metro) igo eta Txurroko puntan (881 metro) amaitzeko. Itzuleran, Garagartzako lepotik barrena, Naparraitz albotik pasako dira, Otzaurtera itzultzeko.

Irteera igandean izango da, esan bezala, eta Itzala taberna parean elkartuko dira, goizeko 8:30ean, Otzaurterauno autobusez joateko.

Itzulera arratsaldeko 13:30ak inguru dago aurreikusia. Parte hartu nahi duenak amalur.me@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali dezake izena emateko, edo 688741546 telefono zenbakira (WhatsApp).

Fotos

Vídeos