Txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilidea, bihar Anduetzan

DV ZEGAMA.

Anduetza Parketxeak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du datorren larunbaterako, apirilak 14, goizeko 10:00etan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

10:00etan Parketxean 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez.

Bi orduko saioa

Prismatikoak ekartzea gomendatzen da. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura: Anduetza Parketxea 943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net. Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos